Jaitzubia – Errepide gaineko zubia

Hondarribiko Jaizubia auzoan, errepide nazionalaren gainetik igarotzen den nagusiki burnizko oinezkoentzako zubiaren estrukturaren bibrazioak jasotzen ditu grabaketa honek. Autoen etengabeko joanetorriak oihartzun armoniko ederrak sortzen ditu zubiaren estruktura metalikoan. Grabaketa hau egiteko azelerometro bat erabili zen.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 15/04/2015