Izaba – Zaratrako

f.hualde_

Erronkariko Izaba herriko inauteritan egindako grabaketa. Eguerdian, Amanditxarko, Aitanditxarko eta Zaratrakoak (inauterietako aspaldiko pertsonaiak) kalejiran atera dira fanfarrearen laguntzarekin, herriko kale elurtu eta izoztuetatik.

Argazkia: Fernando Hualde eta Mikel Lahidalga

Carmen andrearen etxeko atarian geldialdia egin dute, honako kantua abestuz:

Mudao, Zaratrako,
triko triko trako,
una abarca y un zapato,
no me meterás en el saco,
ni tampoco en el zapato.

Fanfarreak Mexikar kanta bat jotzen du, ondoren “bat, bi, hiru, lau” kantuarekin agurra emanez bizilagunen pozerako.

 

Egilea: Iñigo Telletxea
Data: 18/02/2012