Gaurko iskilu edo arma (1922)

izkilu_Armak

Iturria: Gaurko Izkilu edo arma (Loyola’tar Eneko Deuna’ren irarkola, Donostia, 1922)
Aita Samuele Cultrera Itzulpena: Arbelaitz kaputxinoa
1. Irakurgai edo leturen indar izugarria. 1. Bere jabetza. 9. orr.

Eztago irakurgaiak añeko indar gorputzdun ala gabekorik. Guda edo gerrako ontzi altzairuz estaliak, sutunpak, kañoiak, soldadu-taldeak, sugurdiak, lan oituezak egin ditzaketen oletako makinak, beta eta leku neurtuan lan egiten dute; irakurgaiak ordea, beti Ianean ari dira, argia bezela bazter guztietara zabaltzen dira, iya guzialtsua balitz bezela muga guztiak guruzten ditu irakurgaiak.Liburu edo albistariaren (periodikuen) antzean alde guztietara barreatzen da: jauregietatik irten ta txabolarako bidea artzen du, Ianoletan edo ofizinetan sartzen da, soldadu etxeetara juaten da, liburutegietan eta agiritegi edo artxiboetan loditzen da, denden barruratzen da, eskolak ibiltzen ditu, jakintsuen batzarreetatik igarotzen da, gobernuaren Ianoletan laixter egiten du, jakintsuaren maitxoan lo egiten du, kaleak eta merkatuak barena ibiltzen da, burnibidea artzen du, bideak barena zabaltzen da, gizartearen alderdi guzietaz jabetzen da, gizonen burua azpiratzen du ta errien uste ta iritziak egiten ditu.

Deskargatu Faksimila PDF euskarrian

Egilea: Samuele Cultrera
Data: 06/06/1922