Iruñea – Maria ezkila

Maria

Iruñeako alde zaharrean kokatzen den Santa Maria del Real katedralaren aurrean egindako grabaketa, hurrengo egunean hiritik kanpo moldatzera eramango zituzten ezkil edo kanpaien jaitsieraren bitartean. jaitsiera honen omenaldi edo ospakizun modura, katedralean gelditu zen ezkil bakarrak “Maria” izenekoak zenbait minutuz jo zuen.

Maria ezkila
Iruñeako katedralaren ipar dorrearen barnean dago Maria ezkila, 10 tona baino gehiagoko pisuarekin, penintsula osoan martxan dagoen ezkil haundiena eta tamainaren arabera bigarren haundiena, Toledokoaren ondotik. 1584. urtean galdatu zen eta 259zmko diametroa eta 195 zmko garaiera, dorretik ateratzea ezinezko egiten duena. Erran ohi da Iruñeako bailara Maria ezkila entzuten duten lekuek osatzen zutela. Bere soinua “momentikoan” entzun ohi da, Fermin deunaren prozesioaren azken momentuetan, erraldoiek katedraleko atrioan dantzatzen dutenean.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 22/10/2009