Iruñea – Katedraleko Matraka

irunea_matraka

Iruñeako Andra Mari Erreginaren katedralean (XV mendea), ostiral santuz egindako grabaketa. Hamarkada batzuz galdu zen eta berriki berreskuratu den ohitura kristauari jarraituz, Jesukristoren heriotzaren dolu gisara, 3 egunez ez dira elizako ezkilak jotzen eta haien ordez Matrakak egiten du otoitzerako deia. Garai batean tresna honen soinu bereziari fededunek erabili ohi zituzten karraka txikien orroa gehitzen zitzaien. Gaur egun, karrakarik ez, baina matrakak dei lana egiten jarraitzen du.
Esker bereziak Iruñeko Katedraleko ezkilazainei.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 03/04/2015