Ohitura kristauari jarraituz, Aste santuan, bereziki ostegunetik larunbatera, ez dira elizako ezkilak jotzen, dolu gisara. Bitarte hortan matrakek edo karrakek (Iruñean horrela deitzen dituzte denak) hartzen dute ezkilen eginbeharra, bereziki mezetarako deitzeko. Grabaketa honek aste santuko azken matraka joaldiaren sekuentzia erakusten du, gaueko 21:45etan, 22:00etan ospatuko den mezarako deitzen. Sekuentziak hiru joaldi ditu eta jole askok parte hartu zuten txandaka. Mikrofonoak, Dormitaleria eta Kuria kaleen artean kokatuta daude, matrakatik 70 bat metrora.
Esker bereziak Iruñeko Katedraleko ezkilazainei.
Egilea: Xabier ErkiziaData: 04/04/2015