Irun – “Run-run” (1937)

20038901

Source: Garai bat, Mila istorio. Aitziber Lekuona Ilundain (2013).
Page 111. Extract taken from an interview to Balentin Olaizola

“Ni Irunen gerra zenian mutiko bat nintzen. Kañoi antiaereo bat ekarri zutela gogoratzen naiz. Ia egunero hiru abioi etortzen ziren. Bateri “run-run” deitzen genion soinu asko ateratzen zuelako. Bonba bat bota zuen La Salle eskolan, San Martzialeko maldan, edifizioaren erdi-erdiyan erori zen. Metralleta nere etxeko portaleraino iritsi zen. Garai hartan ez ziren gerra asuntuak ezagutzen… koltxoiak jartzen ziren geletan bonba bat erortzekotan geio protejitzeko. Gogoratzen naiz Guadalupen zeuden kañoiak bonbak botatzen zituztela Erlaitzera, obusa nola pasa zen entzuten genun. Gu azkeneko egunak arte egon giñen hemen. Aita 5ean bertan atera zen Hondarribitik eta balak ureraino iristen zirela kontatzen zuen.”

Author: Balentin Olaizola
Date: 12/08/2013