Urdanibia plazan Alarde Parekidearen hasieran egindako grabaketa. Jendea isilik dago, plazan prest dauden konpainien martxari hasiera emango dion korneta doinua entzuteko zain. Behin jota, konpainia guztiak Udal Etxeko plazarako bidea hartzen dute. Konpainiak pasa ahala, jendeak kantinera zoriontzen du, eta txalo musikaren erritmora. Urrunean, zenbait tiro hots entzun daitezke.
Egilea: Luca RulloData: 30/06/2014