San Sebastián – Irrintzilaris (1913)

Fuente original: Nere bidean (Ed. E.Lopez, Tolosa, 1913)
Emeterio Arrese (1869-1954)
¡Gora biotzak! Donostiya erre zanetik eun urte buru. Página 172.

Auñamendiko tontorrak eta
Erniyo, Buruntz, Alara, Aizkorr
artzai-mutillen oyu zoliaz
agurka daude Donostiya’ri;
baserrietan amona xarrak
seask’aiboan “lo, lo” kantari
gaurko eresiaz aurchoai amets
egiñ-erazten, amets on ori
gerora noiznai oroitutzean
izan dezaten biotz-algarri.
Ìngurutatik ara….. badatoz
pakezko zenbait irrintzilari
agertz alai bat emanik orla
beren barruko jai aundiyari. (…)
Zabiltz euskaldun chistularia,
jo gogoz, ekin “Baso-dantza’’-ri;
;aupa, mutillak!, iji-ojuka
fest’oyu t’abar, arin, biyurri,
pozaten-pozaz gau-ezkill’arte
jardun gazteak, buru-belarri.
¡Gora ta gora guraso zarrak,
gora Donosti, omen berari;
izen maite au esker-otoitzaz
zerutaraño irichi bedi!

Descarga facsímil en PDF

Autor: Emeterio Arrese (1869-1954)
Fecha: 17/07/1913