Hondarribia – Pasadera (1940)

Fuente original: Aritz beraren adarrak (Auspoa, Tolosa, 1982)
Fernando Artola Sagarzazu (1910-1983) y Rafael Artola Sagarzazu (1912-)
Página 10.

Goi-aldean dago eliza, katedral itxurazko, benetan ederra. Nabarmenik Ibero ospetsuaren kanpandorrea, zuaitz aundi baten antzera (O arbola santua!) zut eta lerden. Berak babesten ditu auzoko ume guztiak, oillo lokak bere txitoak bezela. Neska-mutikoak beraren inguruan dabiltzan bitartean lasai egon oi dira beren gurasoak, amak batez ere. Etxe-leiotik begiratu bat aski, zertan ari diran jabetzeko. Amezkil-amezkiletan aurrak etxeratzean amaitzen ere dira ango ixkanbil-zaratak; ordu pare bat lenago enara-kirrikillen garraxiak. Geroxeago auzo-katuak dira gaienduko, miau ta marramau.
Urrilla aldera bereganatzen du pasaderak guzizko jabetasuna. O, aldi bateko zizarra-usaia! Oi, oraintsu arteñoko oiu bitxi aiek: Txardiña friii!! Antxo bixi-bixia!! Gaztaña bero-beruak! Iñauterietako ostegun-gizenez ere ementxetik aritzen ziran piko-piko mozorrodunak, kañaberadun arrantzale-kiñuak eginki, mutikoen pozgarri.

Descargar facsímil original en PDF

Autor: Fernando Artola Sagarzazu (1910-1983), Rafael Artola Sagarzazu (1912-)
Fecha: 01/10/1940