Hoki – Maskarada: Kestuak

Kestuak-Capadores

Zuberoako Maskaradetako agerraldietako bat Kestuek antzezten dutena da. Bi pertsonai dira, patroia eta mutila, eta bearneraz hitzegiten dute. Abestu eta dantzatu ostean, zaldia (Zamaltzaina) zikiratzen dute. Ferratzearekin batera, animali honen etxekotzea adieraztea da helburua.

argazkia: Iban Arantzabal

Egilea: Aintzane Erkizia
Data: 08/04/2012