Hernani – Axeri dantzaren hasiera

IMAG0744

Inauterietako larunbata goizean, Axeri-dantza ospatzen dute Hernanin. Inauterietako ospakizuna izan arren, udan ere ospatzen den ekitaldia da. Txistulari taldeak egun hortan jotzen diren hiru konposizioen (Axeri dantza, Idiyarenak 1 eta Idiyarenak 2) erritmo aldakorrean 15 bat laguneko dantzari taldea mugitzen du. Dantzariak aldiz, soka bidez lotuak eta txekor maskuri lehorrak eskutan hartuta, herriko kaleetan zehar ibiltzen dira, etxeetako ateetatik agertuz eta desagertuz, baina aldioro, jendea sorpresan kolpatuz. Oihartzun berezia sortzen dute maskurien kolpeek Hernaniko alde zaharreko kaleetan.
Grabaketak dantzaren hasiera erakusten du.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 09/02/2013