Goizueta – Zahagi-dantza

goizueta

Goizuetako inoteen azken egunean, asteartearekin, mozorroak eta zomorroak ateratzen dira herriko karriketan zahagi-dantza dantzatzera. Mozorroak arropa xuriz eta faja eta txapel gorriz jauntzirik doazi, makil luzeak eta turutak eskutan, eta bi lerrotan jarrita egiten dute herriko itzulia. Zomorroak, berriz, aurpegia belztuta ateratzen dira, zahagi bat bizkarrean lotua eta joarea gerrian zintzilik. Inguruko ikusleei muxu ematen saiatzen dira eta dantza egiteko orduan mozorroen erdian jartzen dira.

argazkia: dantzan.com

Egilea: Asier Gogortza
Data: 21/02/2012