Ruidos de la guerra (1922)

izkilu_Armak

Fuente original: Gaurko Izkilu edo arma (Las armas de hoy) (Loyola’tar Eneko Deuna’ren irarkola, Donostia, 1922)
Padre Samuele Cultrera Traducción al euskera: El capuchino Arbelaitz
1. Irakurgai edo leturen indar izugarria (La increible fuerza de los libros y las lecturas). 3. Zine iraunkorra (Cine estable). Página 12.

Zuzentasun edo justizia aitzakitzat artuta, munduko nausi izateagatik erri ta enda edo arraza askorakoak izan dituzten burruka odoltsuak ikaraturik ikusi ditugu. Ta burruka latz oiek albistari edo periodikuen bidez, gure begien aurrean egin dira Pink’eko aintziretan, Polonia, Rumania, Mesopotamia ta Prantzia’ko zelai soilduetan; Karpatos ta Alpes’etako amiltoki elurtsuen gañean, Murmania ta Siberia’ko izotzen arrean, itxasoko uren gañean, goietako aizeetan. Ta entzun ditugu pusilaren zaparta, miloika kañoien dunbada bildurgarria, mina ta ontzi lertuen zarta… zauritu ta iltzeko zeudenen aiene estuak, ezin esan ainbateko ama doakabeen biotzeko kezkak, emazte gazteen biotz-ikarak, ta aurtxo guraso-gabeen negarrezko zotinak. (…) Ta gero aspaldiko bakalderri edo erreinuen dardara ta karraska, aginterik gabe geratu diran erregeen erbestea, ta erri ta erregeen odola nasten. Ta ustegabeko gauzeran ta gezuretan ain aberats izan diran izketa edo konferenzi neketsuak. Azkeneko, emen ikusten ditugu erriaren naste urduriak, gaiztakeriaren legamia ta odei-ertzaren beste aldiko tximisten dizti edo dirdira.

Descargar facsímil original en PDF

Autor: Samuele Cultrera
Fecha: 06/06/1922