Arrasate – Mendian gora (1845)

Voyage_en_espagne

Iturria: Voyage en Espagne -Tra los montes (Charpentier, Paris, 1845)
Théophile Gautier (1811-1872)
IV. Bergara – Vitoria. 26. orr.

Gipuzkoako azken herria den Arrasate pasa eta gero, Araban sartu ginen, Gatzagako mendien magaletan. Hauen aldean “mendi errusiarrak” irrigarriak dira, eta zaila da ulertzen nola igaro daiteken gurdi bat handik. Pentsatze hutsak, sabaian buruz behera dabiltzan euliak bezala ibiltzearen antzeko zerbait dakarkigu burura. Baina, halako miraria egiteko, hamar mando lotu zituzten idien ondoan. Sekula ez dut entzun halako zaratarik. Denak hasi ziren oihuka, latigoekin joka, animaliak makilekin kolpatuz. Noizbehinka gurpilak bultzatu behar izaten zituzten, edo gurdiaren atzealdeari eutsi, mandoak burutik eutsiz edo idiak adarretatik eutsi tiratu, eta horrela gurdi harek, harrigarria bazirudien ere, gizaseme eta animaliekin osatutako lerro amaiezin hari jarraituz egin ahal izan zuen bidea.

Deskargatu Faksimila PDF euskarrian

Egilea: Théophile Gautier (1811-1872)
Data: 10/04/1845