Idi orgen zarataren arrazoia (1830)

Iturria: Gatherings from Spain (ed. John Murray, London, 1851)
Richard Ford (1796-1858)
Chapter VI. The Coches de Colleras.

Itzulpena (jatorrizkoa ingelesez):
Ipar-mendebaldeko gurdiak gurpil zurrunekoak dira. Gurpilak, tympana erromatar modukoak, egurrezko borobil sinpleak dira, erradiorik gabekoak, errotetako harrien edo parmesano gazten gisakoak: hierogilifikoetan ikusi izan dugunez egipziarrek erabiltzen zituzten bezalakoak, eta zalantzarik gabe Jose bere aitaren bila bidali zutenekoaren antzekoak, soilik Afganistango biztanleek eta beste gurdi atzeratuen egileek erabiltzen dituztenetakoak. Gurpil osoa batera mugitzen da karranka triste bat eginez; belarriak hortzak bezain sorgorrak dituzten gidariek gustuko dute karranka hori, musika ere deitzen diote, bereziki merkea delako eta hura entzuten plazera sentitzen dutelako.
Ongi entzunez gero, otsoak uluka, hartzak orroka baita Kixotek dion bezala, deabrua bera ere entzun daiteke gurpil horien zaratan. Ixioneko gurpilak, infernura kondenatuta egonik ere, inoiz ez zuen halako arrangura minik egin. Soinu ilun horrek, gure gurdizaleen ezkilek bezala, besteak abisatzeko balio du, bi gurdirentzako toki nahikorik ez dagoen amildegi eta bihurgunetan, bidea libre noiz dagoen jakin eta noiz pasa erabakitzeko.

Deskargatu Faksimila PDF euskarrian

Egilea: Richard Ford (1796-1858)
Data: 21/09/1830