Gatika – Idi probak

2010ko abenduaren 19an Gatikan (Bizkaia) ospatutako idi-deman grabatutako audioa. Kintopeko Sariaren barneko proba honetan Gatika bertako Errementariñe, Zamudioko Hormaetxe eta Bermeoko Gonzaloren idi-pareek hartu zuten parte. Lehenak izan ziren irabazle, 43 luze terdiko markarekin. Hormaetxerenak 35 luze egin zituzten eta Gonzalorenak 38.
Grabaketan artekarien, epailearen, publikoaren eta akuilarien oihuak entzuten dira, baita idien ferrak harriaren kontra egiten duten soinua ere.

Egilea: Asier Gogortza
Data: 19/12/2010