Gasteiz – Neskatan ibiltzeko gurdiak (1777)

Iturria: Apuntes del diario e itinerario de mi viaje a Francia y Flandes en los años 1777 y 1778 (Sta Cruz Tenerife, 1849)
José Viera y Clavijo (1731 – 1813)

(jatorrizko gaztelerazko bertsioaren itzulpena) Trumoi ekaitza altxa zen arratsaldez. Idi merkatua ospatu zuten eta dozena bat neska gazte ikusi genuen dantzan. San frantziskoko guardianoak sei dozena untzi bidali zizkigun. Lagun elkarteak bilerak egin ohi dituen etxean izan ginen, bileren aktak oparitu zizkiguten. Edonon entzun ziteken inguruko zelaietako idi gurdien kirrinka, Aste santuko tronpeten antzekoa. Haien arabera ibiltzen dira neskatan bertako gazteak. Gauez musika tresna ugariko serenata eman zuten kaleetan zehar.

Egilea: José Viera y Clavijo (1731 - 1813)
Data: 03/07/1777