Azpegi – Motoak

Orbaitzetako fabrika zaharretik gora joanez Azpegiko gainera iristen gara. Aste egunez nagusiki azken artzainen eta ehiztarien bidea den hau, asteburutan motozaleen paradisu bihurtzen da. Azpegiko gainetik egindako grabaketa honetan, bailarako lasaitasuna mozten dute motozaleek. Haran osoko oihartzunaren efektuak motorren orroak agertu eta desagertzen ditu.

Egilea: Luca Rullo
Data: 25/02/2017