Lemoiz – Hormigoizko munstroa

Lemoizko zentralaren eraikuntza 1972an hasi zen eta 1984an gelditu gobernuaren erabakiaren bidez; ezin izan zen martxan jarri hortaz. Lemoizko Basordaseko parajean kokaturiko eta suntsitzeko gaitasun haundiko porlanezko munstroa. Zentraleak iritzi publikoa urduritu eta gizartearen gaitzespen adierazpen zabala lortu zuen. Hauetako aipagarrienak Plentzia eta Gorlizen gertatu ziren 50.000 manifestarirekin; eta Bilbon 150.000rekin.
Gaur egun 200.000 metro kuboko hormigoi armatuko eta 1.000 tona burniko santutegi madarikatua da, gure begietara misterioa eta paisaiaren dekadentzia besterik ez duena iradokitzen. Bisitariak bildurtzen dituzten porlanezko bi erraldoi naturaren erdian iltzaturik, hondamen eta utzikeri sentipenak sortzen dituztenak. Herritarren nahiz inguruneko fauna eta floraren aurkako borroka galdu duen suntsipenaren sinboloa da Lemoiz; zentzugabeko egitasmo honen gelditzeari esker oraindik bizia entzun daitekelako.

Egilea: Beltzane Crespo Iturregi
Data: 09/11/2011