Grabaketa hau Ulia mendian dagoen Zilarraren itsasargia deitzen den faroaren ondoan egina dago, egun gutxi batzuk lehenago, abuztuaren 17an, suak erre zuen basoan. Grabaketa egiteko, ekipoa motxila batean jarri eta grabatzen utzi nuen, bakarrik. Ondotik jasotako grabaketan entzun daitezke kaioak, euliren bat, kilkerrak, haizea eta kantari heldu den ibiltari bat, motxila ireki eta zer dagoen ikusi ondotik bere bidea egiten jarraitzen duena.
Egilea: Mikel R. NietoData: 19/08/2012