Soinu paisaia edo Neska leihoan (1920)

arteta_paisaia

Aurelio Arteta (1879-1940) margolariaren “Neskatxa leihoan” (1920) margoak, izenari jarraituz, neskatxa bat irudikatzen du parez pare irekita duen etxeko leihotik begira. Beste batez, Artetak bere lanean maiz topa dezakegun teknika erabiltzen du bi soinu errealitate kontrajarri irudikatzeko. Modu honetan, margolariak berez isila den margoari soinuzko kapa bat gehitzen dio, eta bidenabar, kasu honetan bezala, paisaiari sakontasuna ematen dio.
Esker bereziak Bilboko Arte Ederren Museoari, baimenarengatik.

Egilea: Aurelio Arteta (1879-1940)
Data: 11/05/1920