Erromerian 1 (1917-1918)

arteta_erromeria

Aurelio Arteta (1879-1940) margolariaren “Erromerian 1″ (1917-1918) margoak Euskal herriko eszena tradizional tipiko bat erakusten du. Gazte talde bat ezagutzen ez dugun erromeria batera doa kalejiran. Margoaren soinuzko oihartzunak agerikoak dira: Trikitixa eta panderoaz egindako musikaz gain, lagun taldearen murmurio, oihu eta irriek, baita hauek paisaian egiten duten oihartzunek ezohiko protagonismoa hartzen dute. Margoak beraz, soinu horiek erabiltzen ditu eszena errepresentatzeko beharrezkoa duen dinamika eragiteko ikuslearengan.
Esker bereziak Bilboko Arte Ederren Museoari, baimenarengatik.

Egilea: Aurelio Arteta (1879-1940)
Data: 23/06/1917