
Ba al dakizu nola mugitzen zituzten egipziarrek piramideak eraikitzeko behar zituzten bezalako harri haundiak? Ekainako igande arratsalde batez, Gipuzkoako Giza proba txapelketaren bigarren jardunaldia ospatu zen. 8 laguneko lau taldetan banatutako parte hartzaileek 900 kiloko harria eraman behar izan zuten arrastaka, 20 minutuko txandatan. Proba ospatzen den plazak 20 metro luze ditu, eta helburua plaza ahal bezainbat aldiz gurutzatzea da. Amaieran, zentrimetro gutxi batzuengatik, Itziarkoak gailendu zitzaizkien Mendarokoei, denetara 65 joan etorri eginez.
Seguru beraien arbasoak egipziarrak zirela.
Irudia: Indalecio Ojanguren - Gipuzkoako Artxibo Orokorra (GFA)
Egilea: Iñigo SalaberriaData: 28/06/2015