ITURRIA: “Errenteri aurrean”. Karlisten eta liberalen gerra-kontaerak (I). Francisco Apalategui Igarzabal (1867-1948) / 116 orr. / Auspoa (2005)
Testu zati honetan Tomas Lizarraldek Errenteri aurrean gertatu Hirugarren Karlistadetako (1872-1876) pasarte bat kontatzen du:
Goenetxea gure kapitanak anai bat zun mikeleteetan. Batean esan zigun:
-Biar Errenterin pelota-partidoa omen da … Zer edo zer egingo al diagu? Erriko guztiak plazan izango dituk eta …
Partidua asterakoan, sarjentoari deitu zion, berak (Goenetxeak) braka gorriak kendu (gorriak urrutitik ikusten bait-dira-ta), gureak (arreak) jantzi ta emezortziren bat mutil goazen ixili-ixilik. Artaldian ezkuturik aurrera polliki-polliki. Erri gañean berreun metro izango giñan, lurrean etzanda, plazako zarata eta deadarra entzunik. Alako batean, kapitanak oju egin ta su egin genun mutil danok. Bereala laxterka arto tartetik alde egin genun. Altzako kañoi aundiak su egin du, kea ikusi aldera; bañan etzigun kalterik egin.
Irakurri osorik PDFan.
Egilea: Tomas LizarraldeData: 09/02/2014