2015eko ihauterien hasieraren ondotik egindako dantza biltzen du grabaketak. Dantza honen berezitasunen artean, dantzari guziak bere beste generoaz mozorrotzen dira, esan nahi baita, gizonak emakumez eta emakumeak gizonezkoz. Bikoteak lerroan jartzen dira eta musikaren erritmoan, azken dantzariak, ile horidun eta gonamotzeko neskaz mozorrotutako gaztea gainerako dantzarien hanka azpitik pasatzen da. Bitartean generalez mozorrotutako neska batek, errimota mantentzen du bastoiarekin eta dantzaria denen hankartetik pasatzera behartzen du. Halako batean gazteak ihes egin eta generalari segika hasten zaio, honek garrasi egiten duen bitartean. Jendeak, txalo egiten du, gogoz.
Egilea: Luca RulloData: 12/02/2015