Bidebieta – Obusek zarta-zarta (1937)

Iturria: Arantza eta larrosa (Auspoa, Tolosa, 2000)
Tomas Gerrikagoitia Urionaguena “Beesi” (1909-1997)
Batalloi bat frentera. 73. orr.

Illunabarrerako eldu giñan Bidebietara; emendik Santo Domingo bistan egoan, eta momentu baten ez zan eteten kañoi eta ametrallador-zarata. Gaba zan legez, ondiño be itzeltasun aundiagoa emoten eban. Urrindik ikusteko obia zan! Baña kañoi obusek gengozan errire be zarta-zarta eltzen ziran, eta geienak aidien apurtzen ziranak, askoz txarraguek. Lo giro ederra ezpaeguan be, sartu ginduezan frontoi eta zine egiten eban baten, danok lo edo gaba pasetako. Gau guztian ez zan eten zartadie andik eta emetik. Noz tellatua gañera etorriko igaro zan gaba.

Deskargatu Faksimila PDF euskarrian

Egilea: Tomas Gerrikagoitia Urionaguena "Beesi" (1909-1997)
Data: 12/06/1937