Elgoibar – Hot ear (1873)

Source: Karlisten eta liberalen gerra-kontaerak I (Auspoa, Donostia, 2005)
Francisco Apalategui Igarzabal (1867-1948)
Fray José Mari. Kandelari eguna – Lizarraga gaixo. Page 66

-EIgoibarren giñan. Pulmonia zala ta EIgoibarko Gaxoetxean ixil-ixilik sartu zuten.
- Arekin al ziñan?
-Ez; nik ez nun ezertxo ere jakin. Mutil bat kamillan artuta zeramaten mutillak. Elgetara joan bear gendula ta abiatu gera aldapa gora. Guk ez genekigula, Eibartarrak gure zai. Bat-batean bota ziguten zaparkada ederra. Bala nere belarri ondoan jun zan.
- Txistu egin zizun?
- Urrean gero; baita belarria berotu ere. Orduan, gezurrezko gaxoak salto egin ta laxterka egin zun aldapa gora.

Download original PDF publication

Author: Francisco Apalategui Igarzabal (1867-1948)
Date: 02/02/1873