Ea – 5 hamarreko

Eako hondartzako tabernaren ondoan igande goiz batez egindako grabaketa. Bazkal aurretik, jendea sonbrilen azpian edo toallekin hormaren gainean deskantsatzen ari da. Segundu gutti batzuetan, espazioa aktibitatez betetako gunea bihurtzen da: haur batzuk izozkiak galdetzen dituzte, gurasoak edandakoa ordaintzen hasi dira, gazte batzuk zerbezak erostera datoz… bitartean, azpitik, Spotify musikak ondoko hanburgesa eta pizzak egiteko sukaldetik datorren edalontzi, plater eta bestelako tresnen musika perkusiboa laguntzen du.

Egilea: Luca Rullo
Data: 24/08/2014