Durango – Egun zorionekoa (1891)

Iturria: Egun zorioneko bat Durango-n (1891)
Euskal-Erria : revista bascongada San Sebastián T. 24 (1o sem. 1891), 476-478 orld. (KM)178876. Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegiaren jatorrizkoa (Gipuzkoako Foru Aldundia).

Amaikak aldea izangozan Andra Maria-ko Bezero Eleiz nagusitik, zituzten pasko jantzirik ederrenakiñ, kandela eskuban, buruba erantzita, aurpegi alaiz, eunka ta berreunkako illera berdiñ egoki zuzenduetan, iya erri-guziko jendetza osoa, erdian billera santu edo Kongregaziotakoak zijoazela, lau kaleak barruna, Jaun Sakramentatu Agiriko arekiñ, irteten asi zanean; eta an zijoan ere, su-aingeru baten ichuran, beste Apaiz askoren tartean On Migel Antonio, Pange lingua asitzen dan Eleiz-kanta gozo zerukoiya likurtusai, usanbelar ta arrosak zear, pozgiroz doñotu, otsalditu eta kantatzen; bitartean jiribil done edo prozesio denbora guzian kanpaien dinbi-danba, ziririkoen suchinpartak, zirzartak, danbolin chilibituen urrutiko soñu-aldiak eta kantarien ujualdi leunak, odoi ta Anbotoronz egalkatzen ta irristatzen ziradela. (Irakurri testu osoa)

Deskargatu Faksimila PDF euskarrian

Egilea: Euskal-erria
Data: 28/05/1891