Donostia – langintza nagusia (1900)

Iturria: Spanish highways and byways (McMillan co., New York, 1900)
Katharine Lee Bates (1859-1929).
Viajeras anglosajonas en España: una antología. 62 orr.

Itzulpena (jatorrizko ingelesez):
Donostiako udako langintza nagusia, ur bainuak dira. Goizeko seietan, erregimentuka doazten soldaduak dira Kontxararino iristen lehenak; ekintzarako prestatu eta olatu lasaietan barrena sartzen dira, denak batera, aginduen ahotsei jarraituz. Pare bat ordu beranduago, idi orgek hondartzako etxetxo alaiak garraiatzen dituzte, urezko maskorraren ezpain ertz txurietaraino, eta han, egun osoan zehar mota eta adin guztietako jendeak gozatzen du apar harroarekin edo itsasoko uretan igeri egiten.

Egilea: Katharine Lee Bates (1859-1929)
Data: 24/05/1900