Donostia – kontzertu ahaztezina (1813)

Iturria: The Subaltern (Ed. William Blackwood, Edinburgh, 1825)
George Robert Gleig (1796-1888)
Chapter III. Página 54.

Itzulpena (jatorrizkoa ingelesez):
Begi aurrean jarri ziguten ikuskizuna zinez ikaragarria zen. Argi indartsu bat zerien sutan zeuden etxeei, eta hark argiztatu zituen zaurituta, hiltzear edo hilik zeuden gorpu multzoak, batere ordenik gabe, anabasan pilatuak. (…) Gero festa hasi zen; ardo edo pittar kupela atera zuten oihu artean. Ireki eta pentsa litekeena baino azkarrago hustu zuten. Handik aurrerako solasen zurrumurru etengabeek, noizean behin entzun zitezkeen irri galduek, oihu gaixotu basatiek, negar mingarriek, zaurituen ahuenek, eta joan-etorrian agertzen ziren sugarren orroek, entzun zuen inork sekula ahantziko ez zuen kontzertu ahaztezina osatu zuten. Gauak aurrera egin ahala, zarata hauetako gehienak poliki poliki apaltzen joan ziren, eta eguzkia irten baino askoz lehenago, isiltasun beldurgarria nagusitu zen. (…) Jada ez zen apenas ezer entzuten, noizean behin hasperenen bat baino ez.

Deskargatu Faksimila PDF euskarrian

Egilea: George Robert Gleig (1796-1888)
Data: 01/09/1813