Donostia – Tiroak ospitalean (1935)

gaia27304_07

Iturria: Nere lau urtetako ibillerak (Oroipenak). Jose Maria Etxaburu (Auspoa, 1989)
“Gaixorik” izeneko kapitulotik. Argazkia euskonews & media webgunetik

“(..) laister asi ziran tiroak, eta ez gitxi be. Batez be egazkin bat, arerioen egazkiña, igaroten zanean an entzuten zan eskopeta eta pusil tiro otsa! Nik ez dakit Lerenbur’en osatetxea nun egoan; kanposantu inguruan zala-edo entzun neban, baiña tiroka ebiltzanengandik urrun ez egoala bai, esan daiket. Beintzat, tiro aski ez ziran urrunetik igaroten, euren soiñu zoliak esaten ebenez. Jai arratsalde baten, neure arreba Mertzedes’egaz batera, Donostia’n neskame egoan ondarrutar bat etorri zan neu ikertzera; Don Andoni Basterretxea abadearen arreba zarrena. Ta en entzuten zan tiro otsak bildurtuta, burkoa buruan ebala egon zan arratsalde guztian. Ain zuzen be, arratsalde aretan bala bat sartu zan Lerenbur’en osatetxean, ni nengoan gela ondoko ataditik barrura ta beko olean tronpa soiñua lakoa ataraten asi zan; eta, ori entzunda, len aitatutako neska biak balea artzera urten eben. Baiña eurak esan ebenez, bai laster laga be, atzaparrak erretea nai ez baeben.”
Irakurri osorik PDFan

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 09/02/2014