Donostia – San Sebastian martxa

Donostiako egunean, gaueko 2ak aldera, alde zaharrean egindako grabaketa. 24 orduz danborrekin hiria jotzeko ariketa honetan, Raimundo Sarriegiren San Sebastian martxa da, zalantzarik gabe musika pieza ezagunena.

Bagera…!
gu (e)re bai
gu beti pozez
beti alai!
Sebastian bat bada zeruan
Donosti(a) bat bakarra munduan
(h)ura da santua
(e)ta (h)au da (h)erria
(h)orra zer dan gure Donostia!
Irutxuloko, Gaztelupeko
Joxemaritar za(ha)r eta gazte
Joxemaritar za(ha)r eta gazte
kalerik kale danborra joaz
umore ona zabaltzen hor dijoaz
Joxemari!
Gaurtandik gerora penak txokora
Festara! Dantzara!
Donostiarrei oi(h)u egitera gatoz
pozaldiz!
Inauteriak datoz!
Bagera…!
gu (e)re bai
gu beti pozez
beti alai!

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 20/01/2013