Donostia – Itsuentzako soinua

mando_once

Donostiako Mandasko Dukea pasealekuan larunbata goiz batez egindako grabaketa. Grabaketan zenbait pertsona ibiltzen eta solasean entzun daitezke, baita errepidetik igarotzen diren zenbait auto, eta zilindrada txikiko motozikleta bat ere.

Hauez gain semaforo egokitu zenbaitek edo autobus geltoki batzuk izan ohi duten pertsona itsuentzako seinale akustiko bat entzuten daiteke. Orain urte batzuk soinu hau maizago entzuten genuen hirietan, kale batzuetan soinu hau etengabe egiten zuten semaforoak izan ohi zituzten.
Soinuak, itsuei kalea gurutzatu dezaketen edo ez adierazten die. Itsuentzako egokitutako semaforoak ordea, soilik beraiek dituzten urruneko mando bidez pizten dira. Mando horiek ONCEk banatzen ditu halakoen beharra duten afiliatuen artean.

Semaforoek hiru zeinu akustiko sortzen dituzte: Lehenak, pertsona itsuari itxarotzeko adierazten dio. Bigarrenak semaforoa berde dagoela eta kalea zebrabidetik zeharkatu dezakela adierazten dio. Hirugarren soinuak erritmo biziagoa du eta kalea igarotzeko denbora amaitzen ari dela adierazten du.

Teorian, semaforo akustiko hauek kanpoan dagoen zarata maila neurtu eta haren arabera, zeinuaren bolumena aukeratzeko gai den gailua izan ohi dute barnean.

ONCEri esker egindako grabaketa.

Egilea: Mikel R. Nieto
Data: 31/05/2014