Loiolako kuartel militarraren aurrean, gaueko 23etan egindako grabaketa. Ordu hortan Isiltasunaren deia edo Dei Isila deitzen den soinuzko zeinua entzun daiteke. Tronpeta hutsean jotako musika honek militarrei isiltzeko eta deskantsurako garaia iritsi dela adierazten die egunero. Estamentu militarraren instrukzio eta ordutegi ofizialetako maniobretako bat da Isiltasunaren deia.
Egilea: Mikel R. NietoData: 17/12/2013