Abenduko igande arratsalde euritsu batean Urgull menditik egindako grabaketa. Trinitate plazaren gainaldetik, alde zaharrean euskal kantuak abesten ari den koadrila bat entzuten da, hiriko zenbait soinuekin batera, tartean alde zaharreko ezkilak. Kantari taldeak “Goizian argi hastean” edo “Bagare” bezalako euskal kantu ezagunak kantatzen ditu.
Egilea: Xabier ErkiziaData: 02/12/2012