Danborradaren bezperatan, Donostiako epaitegien inguruan dauden arkupeetan egindako grabaketa. Arkupe horietan plaka anonimo bat topa daiteke honako idatziarekin:
Hegazkinari begira nengoen. Urrunean ikus nezaken eta neure burua oporretara joaten irudikatu nuen. Ateri zegoen eta eguzkia parez pare ageri zen. Baina hegazkinak baxuegi hegna egiten zuela zirudien. Lurrartzen ari zela pentsatu nuen, baina hortarako makinaria ez zegoen prest. Bapatean, etxebizitza batzuetara zuzen gindoazela konturatu nintzen. Ezin izan nuen ezer egin. Soilik gainbehera motela ikusi. Zerua garraxiz bete zen.
Egilea: Mikel R. NietoData: 12/01/2015