Donostia – Arraindegi muzak

Donostiako Garbera merkatal zentruko arraindegian egindako grabaketa. Arraindegiko langileak (denak emakumeak) etengabe ari dira lanean. Bezero berri batekin bukatzen duten aldioro, berriak deitzeko altaboz bidezko sistema berezi bat erabiltzen dute. Sekzio eta dei mota bakoitzak bere soinua dauka. Arraindegia bi zatitan banatuta dagoenez, bi soinu desberdin ditu.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 13/03/2015