Cascante – Zarrapoteroak

Nafarroako Erriberako Cascante herrian inauterietako lehen gauean egindako grabaketa. Besta hauetako pertsonai nagusiak Zarrapoteroak (txuriz jantzita, eta koloredun zintekin, kalez kale dantzan), Osko erraldoia, Antonio Kalabaza eta Ullaga sorgina dira. Pertsonai hauek herriko kaleak gurutzatzen dituzte dultzainero eta fanfarrearen musikaren laguntzarekin. Amaieran, mixerien belar fardoa erretzen dute, urte osoan herrian gertatutako gauza txar guztiak sinbolizatzen dituen paperez betetako zakua.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 17/02/2012