Kirrinka ikaragarria (1900)

Iturria: Carreteras y caminos de España (1900)
Katharine Lee Bates (1859-1929). Itzulpena: Xabier Erkizia
Viajeras anglosajonas en España: una antología. 62 orr.

Baserritarrek bi zurezko gurpil soilen gainean doazten idi orga pisutsuak gidatzen dituzte mendibideetan zehar. Kutxak, bost edo zazpi enborrekin osatuta daude, eta erdikoa aurrera luzatzen da endaitz gisara. Estruktura guztia, gurpileko burnizko eraztunak eta iltzeak ezik, egurrezkoa da, eta bai ardatzak nahiz hari lotuta doazten gurpilek, biratzerakoan, kirrinka ikaragarria sortzen dute.
Baserritarrak maite du soinu hori. Bere ustez, kirrinka idien gustokoa da, eta gehienbat, deabrua uxatzen du. Behin batean, asmo aurrerakoieko hiri batek, halako musika gogaikarriak hiribarnean sartzen zituenarentzako bost dolareko isuna ezartzea erabaki zuen. Orduan, libre jaiotako euskaldun haietako batek, goizean esnatu, uztarri ederrena aukeratu, idiei jarri, beraien begi pazienteak tapatzen zituzten gorri koloreko larruak arreta haundiz ezarri, eta herrirako bidea hartu zuen: “txirrin, txarran, txirrin, txarran”. Herriko etxera iritsi zen zuzen-zuzen. Bertan 25 pezetako isuna ordaindu eta egun guztian bere gurdia kalez kale paseatu zuen, denei kirrika entzunaraziz, ordaindu zuela jakinarazteko.”

Egilea: Katharine Lee Bates (1859-1929)
Data: 23/05/1900