Donostia – Bilintx (1911)

Bilintx

Fuente original: Neurtitzak eta neurri gabeko itzak (Euskal esnalea, Donostia, 1911)
Carmelo Echegaray (1865-1925)
Itzaurrea. II. Página 9

Bilintx, euskalduna baño geyago, gipuzkoatarra da: gipuzkoatarra baño oraindik
geyago, donostiarra. Non jayoa dan, non bizi izan zan beti, ongi ezagun du. Donostiarra da bere izkera: donostiarra da bere izaera: orrengatik, donostiarrak izango dira beti, Bilints-en neurtitz gozatsu edo farre-eragilleak, gogotikago entzun eta irakurriko dituztenak: Donostiatik aterako dira ere, Bilints-en ondoren joango diranak, eta berari idazteko eran, alegiñik geyenean jarraituko diotenak. Donostiar egiazkoak, Bilints-en gauzaren bat entzutean, uste dute beren barrenean surmurrean entzuten zuten gauza bat aditzen dutela. Belarriakin baño geyago biotzarekin entzuten dute, beren biotzaren erdi-erdian lo zegoen oiarzunen bat esnatuko balitz bezela.

Descargar facsímil original en PDF

Autor: Karmelo Etxegarai (1865-1925)
Fecha: 12/07/1911