Iturria: Nere Bordatxotik. Inazio Eizmendi Manterola “Basarri” (Auspoa, 1992) 59. orr.
Arantzadi’tar Ingartzi. Agur Irakasle! bertso sortatik.
Bat-batetako dardar zaratatsua
senti dizu eusko lurrak,
guzia beltz jantziz … naigabetsu, mingots
utzi du zure agurrak!
Zuek ere, Kantauri ertzeko urak,
orru illuna dagizute,
ainbat bider laztandu zinduten jauna
urrundua baitezute.
Nola naigabearen zama mingotsak
dardartu ez gure lurra,
betiko iges dijoala ikusten badu
bere aldezle ziurra?
Egilea: Inazio Eizmendi ManterolaData: 18/02/1937