Bidasoa – Burrundara (1793)

Fuente original: Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia (Inp. Baroja, Donostia, 1845)
Juan Ignacio de Iztueta (1767-1845)
OGUEI TA BAT-GARREN CAPITULUA. Página 380.

Nafarroaco turmoitic ishuritaco euri jasa andi baten bidez eguiñeratutaco ujolac Bidasoaco ibaian cecartzien aritz ta pago oso andien burrundara eta ospe izugarria gau illun batean iduritu citzaion Beobian cegoen guardiari, ezen, Francesac cetozela urean gabarraquin. Gueiagoco bague asi zan deadarca laguntzaren esque, eta lance aiñ estura larricoan aurrenen aurrenengo iritsi ciran Beobiara Guipuzcoaco mutilac. General Caro jaunac icusiric oen azcardade, beldurbaguetasun ta leialtadea, esquer onac eta asco berai emanic beguiratu izan cien gueroztic lenago baino obeto.

Descargar facsímil original en PDF

Autor: Juan Ignacio de Iztueta (1767-1845)
Fecha: 01/07/1793