Iturria: Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia (Inp. Baroja, Donostia, 1845)
Juan Ignacio de Iztueta (1767-1845)
OGUEI TA BAT-GARREN CAPITULUA. 380. orr.
Nafarroaco turmoitic ishuritaco euri jasa andi baten bidez eguiñeratutaco ujolac Bidasoaco ibaian cecartzien aritz ta pago oso andien burrundara eta ospe izugarria gau illun batean iduritu citzaion Beobian cegoen guardiari, ezen, Francesac cetozela urean gabarraquin. Gueiagoco bague asi zan deadarca laguntzaren esque, eta lance aiñ estura larricoan aurrenen aurrenengo iritsi ciran Beobiara Guipuzcoaco mutilac. General Caro jaunac icusiric oen azcardade, beldurbaguetasun ta leialtadea, esquer onac eta asco berai emanic beguiratu izan cien gueroztic lenago baino obeto.
Deskargatu Faksimila PDF euskarrian
Egilea: Juan Ignacio de Iztueta (1767-1845)Data: 01/07/1793