Bidasoa – Cegarrera (1793)

Source: Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia (Pr. Baroja, Donostia, 1845)
Juan Ignacio de Iztueta (1767-1845)
OGUEI TA BAT-GARREN CAPITULUA. Page 390.

Abuztuco illaren lendabicico goicean chit goiz Frances martiztia asi zan muguitzen , eta atacatu cituen Españaco soldaduac , Alduncin Lesaca-co Apaizac esan ceban toqui berperatic, eta batez ere Bidasoaco ibaiareu me-une eta zubitic (…). Alde bietatic beingoan erasotaco estutasun onetan, guztia zan iscambilla, cegarrera, ospea ta naspilla. Irun aranzungo bateriac tiratzen zuten erruz ; bañan etsaia nondic nora cebillen bear bezala icustea bisuts ta laño ichiac eragozten zutelaco , ezin izan ciran balialu naizuquetequean bezala. Nazaco aldean ceuden Suizoac eta tercioac iru aldiz eraguin cioten esti alde artatic cetorren Frances samaldari; bañan Iaugarren equinaldian, etsaiari indar berriac laguntzalle etorri citzaiozcalaco, izandu ciran menzutuac; errendatu ere cituzten armac Suizoac, bañan ez tercioac ; ceintzubec beren aequin lasterrean joan ciran, ibai ertzean tiroca bici bici ari cirala icusten cituzten anaia maiteai laguntzera.

Download original PDF publication

Author: Juan Ignacio de Iztueta (1767-1845)
Date: 01/08/1793