Iturria: Idi orgaren karranka (Euskal Herrian gaindi, 1843) (Elkar, 2002)
Victor Hugo (1802-1885). Itzulpena: Koldo Izagirre
Idi orga.
“1843an, uztailak 27 zituela, goizeko hamar eta erdietan, Espainian sartzeko nintzela, Bidarte eta Donibane Lohizuneren artean, ostatu xume baten ate aitzinean, idi orga zahar espainiarra ikusi dut berriro. Bizkaiko orga ttipia esan nahi dut, bi idi eta bi gurpil sendokoa, ardatzarekin batean itzulikatuz mendian legoa bete barne entzuten den soinu ikaragarria ateratzen duena.
Ez irri egin, adiskide, oroitzapen honetaz hain arta gozoan egiten badut kontu. Jakinen bazenu zeinen liluragarria zaidan mundu guztiari lazgarri zaion soinu hori!”
Ikus testu osoa SUSAren webgunean.
Egilea: Victor Hugo (1802-1885)Data: 27/07/1843