Fuente original: Arreoa(Auspoa-Etor, Donostia, 1888)
Jose Azpiroz (1927-2012)
Arbol zarraren kimuak / Brotes del viejo árbol, Pag. 119.
Baiña «arreoa ekartzea» esaten zaiona, nik ez det ikusi. Amona Mariak bai. Arratxe zana ezkondu zanean, Oreja’tik Berastegi’raiño ekarri zuten beiekin da gurdiarekin, gurdia txistua jotzen zuala jarrita, ezkonberriak atzetik zituztela. Aldeko muturrean daude Oreja ta Berastegi, beien pausoan! Nik ikusi ez, baiña aitari entzun askotan gauz auek: nola saiatzen ziran gurdia txistua jotzen zuala jartzen,- da gai orretan artista Olloki’ko Polizeto zala ta …
Txistua jo arazteko modua zera izan bear zuan: gurdia, jakiña, bi kurpillen gaiñean ibiltzen zan; eta, ia beti, kurpillen ardatza egurrezkoa izaten zuten. Ardatzak, gurdiaren bi aesetan (saietseko egurrak), kojineteak izaten zituan. Kojinete oien parean ardatzari koska bat ateratzen zitzaion, eta koska au ardatzari rebaja bat izaten zan. Neronek egin izan det: zentimetro erdiko koska. Koska ortan sartzen zan kojinetea, eta an buelta ardatzak emanez joaten da gurdia, beiak tirata. Kojineteok zurezkoak geienean. Ardatza ta biak pagoa izaten ziran, eta kojinetea geldirik eta ardatza bueltaka. Segoa edo grasa ez bazitzaion ematen, txistua jotzen zuan gurdiak, zijoanean.
Au txarra izaten zan normalean, azkarrago galtzen baitziran ardatza eta kojinetea.
Kojinete au egurrezkoa izaten zan: berrogei ta bost-edo amar zentimetro luzean, ogei bat altu, aeseari ondo ajustatua; erdian, dozenaren bat zentimetro zabaleko arku bat. Ardatza an, arku artan, ibiltzen zan bueltaka.
Aitak esaten zuan, txistua jotzeko, sagar-egurrarekin egindako txinela zala onena.
Autor: Jose AzpirozFecha: 03/07/1947