Japoniako Suikinkutsu iturrietan inspiratutako musikatresnan egindako grabaketa. Suikikutsu hau Kaxerna gaztetxeko jendeak eraiki zuen 2011ko Ertz jaialdian, Iturlandeta karrikako iturrian. Ondotik udalak tresna kendu zuen, beraz ez dago hura berriz entzuterik. baliteke noizbait berri bat egitea ere. Ondoko elizako ezkilak entzun daitezke, eta ondotik pasatzen den kamioneta bat ere.
Zoom H4n gailuarekin jasotakoa.
Egilea: Marcello LiberatoData: 10/09/2011