Bera – kulturetxea prestatzen

Ertz 2009 jaialdiaren prestakuntzaren bitartean egindako grabaketa. Aulki guztiak kendu genituen, haien ordez koltxoiak jarri eta entzulegoari kontzertua etzanda entzuteko aukera emateko. Grabaketan, nagusiki aulkiak alde batetik bertzera mugitzerakoan egiten duten soinua entzun daiteke, gela hutsaren oihartzunarekin eta aulkien metalezko hanken joaldiekin jantzia.
Zoom h4n grabagailu batekin egindako grabaketa.

Egilea: Marcello Liberato
Data: 11/09/2009